Zazpi eskola talde berrogeialdian jarri dituztela jakinarazi zuen atzo Nafarroako Gobernuak, ikasgeletan COVID-19 kasu positiboak agertu direlako. Guztira 122 ikasle konfinatu berri dituzte
Atzoko datuen arabera, 2.883 ikasle daude Nafarroan konfinaturik. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien %4,64 eta ziklo horietako talde guztien %4,21 dira. 147 talde isolatuta daude, 75 ikastetxetakoak.
Zehazki, Irunberriko San Juan ikastetxeko 14 ikasle konfinatu dituzte; Tafallako Marques de la Real Defensa ikastetxeko 16 ikasle; Iruñeko Arrotxapeko ikastetxeko 22 ikasle; Sarrigurengo Hermanas Uriz Pi ikastetxeko gela bateko 20 kide; Altsasuko Iñigo Aritza ikastolako talde bateko 16 kide; Mendillorriko El Lagoko 14 ikasle, eta San Fermin ikastolako 20.
Isolamendu aldia amaitu duten taldeak beren ikastetxeetara itzultzen ari dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!