Radar Covid aplikazioa, euskaraz eskuragarri

Euskalerria Irratia 2020ko ira. 18a, 13:19

Covid-19 gaitzarekin izandako kontaktu hurbilak detektatzeko aplikazioa erabilgarria izan dadin herritarren %10ek instalatu behar du.

Gaurtik aurrera euskaraz ere erabilgarri dago Radar Covid aplikazioa. Bluetooth bidez, inguru gertuan suertatzen diren aplikazioaren beste erabiltzaileak atzematen ditu aplikazioak, eta datuak zazpi egunez gordetzen ditu. Iada instalatuta izanez gero, aplikazioak ez du aukerarik ematen hizkuntz irizpideak aldatzeko; beraz, kendu eta berriz instalatu behar da.

Funtzionatu ahal izateko herritarren %10ek instalatu behar du. %20arekin jada eraginkortasun nabarmena dauka, eta %30era iristea da erronka, hori baita molde honetako aplikazioa hobekien darabilen lurraldeak, Hego Koreak, duen erabilpen maila.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!