Enrique Mayaren gobernu taldeak ezarritako euskararen diskriminazioa (kasu honetan udal egutegiaren edizioari dagokionez) zuzenbidearen aurkakotzat eta legez kanpokotzat jotzen duen Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpen berriak argi uzten du, EH Bilduren ustez, eskuineko hirukoa ilegaltasunetik aritzen dela euskarari eraso egiten liskar identitarioa pizteko helburuz. Gainera, kasu honetan, antzina entzutetsuak ziren baliabide publikoak, hala nola udal-zerbitzu juridikoak, era interesatuan erabiltzen ari dira izendapen askeko kargudunen gidaritzapean, ilegaltasun horiek justifikatzeko".
Koalizioak aurreratu du ebazpen hau eta bere aurrekoa osorik betearaztea eskatuko duela, eta Navarra Sumak ordain ditzala sor daitezkeen kostu judizialak. "Euskara hiri honen altxor kulturala da eta beti defendatuko ditugu herritarren hizkuntza eskubideak", adierazi du koalizioak.