Arantza Santesteban: "Kartzelan emandako gauei buruz egun egiten dudan gogoeta izanen da '918 gau' filma"

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 26a, 10:27

Donostiako Zinemaldiko WIP Europa zikloan parte hartuko du Arantza Santesteban zinemagile nafarrak.

Zinemagintzako profesionalen aurrean aurkeztu beharko du Arantza Santesteban nafarrak eskuartean duen 918 Gau filma. Oraindik ez du amaitu, baina hori da hain zuzen Zinemaldiko WIP Europa zikloaren helburua. Filmen garapena ezagutzea eta saritzea. Filma amaitzeko finantzazioa eskuratzeko aukera bikaina da Santestebanen ustez. 

2007an atxilotu zuten Santesteban, Batasunako beste 22 kiderekin batera. Bi urte eta erdi eman zituen Zuerako kartzelan, Zaragozan. 918 gau. Izen bereko filmak kartzelan eguneroko bizitza ulertzeko funtsezkoak diren gaiak jorratuko ditu. Filma urte amaieran amaituko duela aurreikusi du Santestebanek. Baina koronabirusaren krisiak kolokan jarri ditu egitekoak diren zinema jaialdiak, eta oraindik ez daki noiz eta non estreinatuko den. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!