Maria Solana: “PSNk akordio programatikoa urratu du itunpeko irakaskuntzako hitzarmenarekin”

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 25a, 10:28

Navarra Sumak eta Geroa Baik akordioa egin dute sare publikoko zein itunpeko irakasleei lanaldia murrizteko. Akordioa, ostegunean osoko bilkuran eztabaidatuko den gobernu proiektu bati egindako zuzenketa bat da. Geroa Bairekin oso kritiko azaldu da PSN gobernukidea.

Koronabirusak eragindako ondorioei aurre egiteko Nafarroako gobernuak Parlamentura eramaten dituen dekretuen tramitazioa ez da beti exekutiboaren beraren interesen arabera garatzen. Apirilean Navarra Suma eta EH Bildu alderdiek botoak batu zituzten, autonomoentzako eta tokiko erakundeentzako 55 milioiko laguntzak sartzeko.

Azkenak botoak elkartzen Navarra Suma eta Geroa Bai izan dira. Zuzenketa bat adostu dute sare publikoko zein itunpeko irakasleei lanaldia murrizteko aldarrikapen sindikalari erantzuteko. Akordioa, ostegunean Parlamentuko osoko bilkuran eztabaidatuko den gobernu proiektu bati egindako zuzenketa bat da, eta, funtsean, 57 urtetik gorako irakasleei lanaldia murriztea dakar. PSNren haserrea eragin du akordioak.

Nafarroako Gobernuak uztailaren erdialdean onartu zuen itunpeko irakaskuntzako akordioa, patronala eta USO eta CCOO sindikatuekin. Gehiengo sindikala akordio horren aurka azaldu zen. Geroa Bai eta Navarra Sumak azaldu duzuenez, akordio horrek sortzen duen arazoa konpontzeko asmoz aurkeztu duzue zuzenketa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!