Patxi Zabaleta: "Euskararen ikerkuntzari buruzko adibide esanguratsuak dira Kanpion, Agerre eta Bidador"

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 24a, 11:27

Arturo Kanpionen "lan literario eta jardun politikoaz" Jose Agerre euskaltzain osoak idatzitakoaz Joxemiel Bidador euskaltzaleak jasotakoa argitaratu du Euskaltzaindiak: Biografía de Arturo Campión.

Joxemiel Bidador euskaltzale nafarraren alargunak, Idoia Sarak, senarraren paperen artean Jose Agerre euskaltzain osoak Arturo Kanpioni buruz idatzitako gogoetak aurkitu zituen. Kanpionen lan literario eta jardun politikoaren berri ematen zuen euskal idazle eta politikari jeltzaleak horietan eta Bidadorrek ere gehitu zizkion oharrak. Arturo Campionen biografia hori berrartu eta argitaratu du Euskaltzaindiak. Patxi zabaleta esukaltzain osoak koordinatu du lana, Sagrario Aleman eskaltzain osoarekin batera. 

Kanpion ezagutu zuen norbaitek idatzi izana interesgarria da koordinatzaileen ustez, testigantza zuzena ematen duelako, gerora hari buruz egin dituzten lanek ez bezala. Sarak Euskaltzaindiari helarazi zion testua, eta akademiak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin argitaratu du. Lana Euskaltzaindiaren webgunean eta Elkar liburu-dendetan eskura daiteke.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!