Laugarren urtez arteak eta landa guneak bat eginen dute Nafarroan. Atzo aurkeztu zuten aurtengo Landarte programa eta gaur proiektuaren koordinazio taldeko kide Marc Badal izan Guardasola saioan.
Herritarrei sorkuntzara gerturatzeko aukera ematen du, aurten Nafarroako zazpi herritan eginen da. Biztanle gutxiko zazpi herri txikitan garatuko dute aurtengo edizioa, koronabirusaren larrialdiak eragin duen egoerara errazago moldatzeko eskaintzen duten aukeragatik: Arano, Beire, Lizoain-Arriasgoiti, Mendaza, Sada, Tulebras-Barillas eta Bidankoze aukeratu dituzte.
'Kultura garaikidea eta landatartasuna' lelopean eginen da, egungo sorkuntzaren bitartez landa-komunitateetako bizitzari buruz hausnartzeko aukera izanen dute parte hartzaileek urrira bitartean. Aurretik zazpi herrietan izan dira koordinatzaileak eta gai interesgarri asko bildu dituztela aurreratu du Badalek: ondare inmateriala, nekazaritza, natur guneak, despopulatzea...