Mikel Lizaso (LAB): "Berandu bildu gara, itxialdian ezagutu zituen Hezkuntzak gure proposamenak"

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 20a, 11:51

Estrategia pedagogikoa garatzeko eskatu dio LAB sindikatuak Hezkuntza departamentua. Hezkuntzan gehiengoa duen LAB sindikatuko Mikel Lizaso izan da Guardasola saioan.

Berandu heldu da Hezkuntza Departamentuaren bilera Mahai sektoriala osatzen duten irakaskuntza publikoko sindikatuen ustez. Ekainean aurkeztu zuen hasierako proposamena Carlos Gimeno kontseilariak eta udan ezer gutxi aurreratu dutela salatu du LABeko Mikel Lizasok Guardasola saioan. Kontseilariak iragarri du bihar azalduko dituela ikasturte berrirako irizpide nagusiak. Tarte gutxi izanen du beraz sindikatuen eskaerak aztertzeko: "Gutxienez ez da izanen guk proposamenak garaiz aurkeztu ez ditugulako".

Diru gehiena argi ez dauden osasun departamentutik eratorritako beharrei erantzuteko bideratuko dela salatu du LAB sindikatuko kideak. Ratioak jaisteko asmoa erakutsi du gobernuak eta bat egin dute behar horrekin. Eman beharreko aldaketa orokorragoa dela uste du, baina, LABek: estrategia pedagogikoa garatzeko eskatu diote gobernuari.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!