Asteartean sartu ziren indarrean koronabirusa geldiarazteko gobernuak onartutako murrizketa sorta berria. Dekretu berriak zuzenean itxi egiten ditu diskotekak, dantza-aretoak eta kopa-tabernak, hauek zuzeneko emanaldirik eduki edo ez. Kaltetuetako bat da Totem arteoa. Patxi Arriada zuzendaritzako kidea da: "Egiten genituen kontzertuak eta gaueko martxa eten egin ditugu, orain garagardotegi gisa jarduteko hizketan ari gara Atarrabiako Udalarekin".
Egun lau langile ari dira lanean Totemen. Gobernuaren erabakiak langile asko lanik gabe utzi dituela salatu du Arriadak Guardasola saioan eta, azaldu duenez, lanean ari badira sektorea babesteko da. "Teknikariak edota garbiltzaileak lanik gabe geratu dira, gaixoak oso gaizki ari dira pasatzen".
Sektorea bultzatzeko ANAIM elkartean batu dira hainbat areto eta eragile. Horietako bat da Totem. Zalantzan izan da azken egunotan aurreko astean elkarlanean iragarritako kontzertu sorta. Gobernuarekin hizketan aritu dira etengabe, eta kontzertuak eginen direla baieztatu die exekutiboak.