Edurne Egino: “Birusa geldiarazteko bizi ohiturak aldatu beharko ditugu”

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 19a, 13:05

Senide eta lagunartean ematen ari dira azkenaldian koronabirus kasu positibo berri gehienak. Birusaren astez asteko bilakaerari erreparatuz goratz doaz positibo berriak Nafarroan.

Biltzen den pertsona kopuruari erreparatzeko eskatu du Edurne Egino Nafarroako Ospitaleko Osasun teknikari eta medikuak Guardasola saioan: “Hamar pertsona biltzen bagara, errazagoa izanen da kontrola”. Senide eta lagunartean ematen ari dira azkenaldian koronabirus kasu positibo berri gehienak eta horiek geldiarazteko ohiturak aldatu beharko direla uste du: “Dena mahai inguruan ospatzen dugu, denek botila berdina behin eta berriz hartzerena adibidez aldatu beharko genuke”.

Azken egunotan Iruñerrian, Lizarran eta Tuteran eman dira kasu positibo berri gehienak. “Ez-festen efektua” dela azaldu du medikuak Euskalerria Irratian. “Uste genuen udan birusa geldiaraziko zela, baina gure artean dugu eta udazkenean eta neguan gertatu daitekeenak kezkatzen gaitu”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!