Kirola arnasa luzez, eta genero arteko oreka bilatuz egiteko asmoz sortu zuten Harmaila aldizkaria orain bi urte Aitor Manterola kirol kazetariak, Eñaut Barandiaran gidoilari eta kirol zuzendariak eta Iñaki Berastegi kirol esatariak. Bederatzigarren zenbakia kaleratu berri dute, eta azkena izanen dela iragarri dute. "Onena ematen saiatu gara, baina argi dago neurri batean ez dugula asmatu, eta aldizkaria ekonomikoki errotzeko helburuak eskuen artean ihes egin digu".
Euskal prentsak, euskaraz egiten den prentsak, kirola euskaraz jorratuko duen komunikabide bat behar dituela sinetsita sortu zuten aldizkaria, eta harro daude egindako lanaz. Bederatzi zenbaki kaleratu dituzte eta horietan lurraldetasuna eta genero berdintasuna zaintzen saiatu dira. 2018an prentsa idatzizko Argia saria eskuratu zuen aldizkariak.