Gaur zabaldu dute berriro Belaguako Angel Oloron aterpea

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 14a, 13:18

16 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu ditu taberna, jatetxea, logelak eta terraza.

1971n ireki eta 2004an itxi arte Nafarroako eta Pirinioetako alpinismoaren historiako erreferente bihurtu zen aterpe hau zaharberritu du Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak.  Horretarako proeiktu bat prestau eta Europan aurkeztu zuten finantziaztzio eske, Koldo Aldaz mendi federazioko presidenteordeak azaldu digun bezala.

Belaguako aterpea zaharberritzeko lanak dira Belarouat deitu den estrategia honetan bilduta dauden eginkizun nagusietakoa, baina horrez gain, inguruko natura-ondarea  aintzat hartuta Belagua eta Laskungo L'Abérouat aterpea lotzen dituzten bidezidorrak egokitu eta homologatu egin dira, L'Abérouateko aterpeko azpiegiturak eta errepidea hobetu, eta hezkuntza, prestakuntza, kirol eta turismo arloetako mugaz gaindiko jarduerak garatuko dira hemendik aurrera.

Laburbilduz, mugaz gaindiko produktu turistikoa sortu nahi da inguruko ibarren ekonomia dinamizatzen laguntzeko, betiere garapen iraunkorraren ikuspegitik eta mendia eta natura-ingurunea ezagutu, zaindu eta babestea bultzatuz.

Gaur ateak zabaldu eta irailaren 25ean eginen da inaugurazio ofiziala, baina bien bitaretan bazter eder hauetaz eta aterpeaz gozatu ahal izanen dugu, hori bai erreserba garaiz egitea lortzen baduzu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!