Abuztuaren 12an bete ziren 200 urte Jose Mari Iparragirre euskal musikagile herrikoia Urretxun jaio zela. Erbestean ibilia zen eta olerki eta abesti askoren egilea da. Besteak beste, euskal ereserki ez-ofiziala den 'Gernikako Arbola'ren sortzailea da.
Hau da liburu honen helburua Xabier Irujok azaldu digunez
Efemeridearekin bat eginez, Iparragirreren bertsoen euskal-ingeles edizio elebiduna plazaratu dute David Romtvedt eta Xabier Irujok, Nevada-Renoko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren eskutik.
David Romtvedt musikari, idazle eta unibertsitateko irakaslea izan da Xabier Irujoren olerkien iztulpenak findu eta borobildu dituenak.