Kasu telefono dei susmagarririk jasotzen baduzu Microsoft enpresatik

Euskalerria Irratia 2020ko abu. 5a, 13:57

Hainbat kontsumitzaile elkartetatik eta Iruñeko Udaltzaingotik ohartarazi dute azkenaldi honetan hiritar batzuk Microsoft enpresako ustezko teknikari batzuen deiak jasotzen ari direla.

Esaten dizute zure ordenagailuan arazo bat dagoela, baina ez dela birus batek eragindakoa, horregatik zure antibirusak ezin du ezer egin horren aurka. Egin behar duzuna da bere aginduak jarraitu eta berak esaten dizkizun teklak sakatu.

Hori dena iruzurra da Julen Linazasoro, Macsonrisas enpresako arduradunak azaldu digun bezala. 

Gure datuak eskuratzea, gure ordenagailuan sartu eta urrutitik manejatu ahal izatea edo hainbat produktu guri erosaraztea  izan daiteke haien helburua.

Julen Linazasorok gomendatu digu kasurik ez egitea eta argi izatea beti enpresa, erakunde edo banku batek inoiz ez digula daturik eskatuko telefonoz eta ez digula ezer egiteko gure ordenagailuan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!