Duela bost urte araiztarrak hasi ziren kableen bidezko garrio sistema honen aztarnak berreskuratzen auzolanean.
Duela 100 bat urte hasi zen sistema hau erabiltzen Aralarko Malloetan eta duela 50 urte arte ohiko grraibidea izan zen. Denera 49 kable egitura paratu ziren Malloetan.
Heldu den igande honetan bi bisita gidatu eginen dira: bat euskaraz goizeko 11.30etan, eta bestea gaztelaniaz arratsaldeko 17:00etan.
7 euro ordaindu beharko dute helduek eta 3 euro 14 urtetik behitikoek, txangoa eta gazta dastaketa barne.
Izena eman behar da Plazaola Turismo Partzuergoaren web-gunean.
Maider Agirrebarrenak azaldu digu nolako garraio bidea zen hura eta nolako plana prestatu duten igande honetarako.