Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena berrituko dute bihar

Euskalerria Irratia 2020ko uzt. 22a, 11:16

Unai Uhalde eta Andres Urrutia, iaz, lankidetza hitzarmena sinatzeko unean. (Nafarroako Parlamentua)

Parlamentuaren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenarekin euskara babesteko eta indartzeko helburu duen elkarlanari jarraipena eman nahi diote.

Unai Uhalde Nafarroako Parlamentuko lehendakariak eta Andres Urrutia Euskaltzaindiakoak lankidetza hitzarmen berria sinatuko dute bihar, hilaren 23arekin, euskara babesteko eta indartzeko helburu duen elkarlanari jarraipena emateko.

Ekitaldia 10:00etan izanen da, parlamentuaren erabilera anitzeko aretoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!