Billabesetako toki guztietan eserita bidaiatu ahal izango da gaurtik aurrera

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 15a, 09:07

Lehen lineak NUPera zabalduko du ibilbidea. Gainerako lineek egungo ordutegiak eta maiztasunak mantenduko dituzte. Gaueko zerbitzuak etenda jarraituko du.

Gaurtik aurrera, deskonfinamendu plana dela eta, Iruñerriko hiri garraioak aldaketak egingo ditu eguneko zerbitzuan, eskariaren gorakadara egokitzeko. Hala, autobusen gehienezko edukiera handituko da. Eseritako leku guztiak egokituko dituzte, eta zutik mantenduko dituzte, Iruñerriko Mankomunitateak jakitera eman duenez.

Zehazki, ibilgailu mota bakoitzerako zehaztu diren okupazio berriak honako hauek dira: autobus artikulatuak (18 metroko luzera), egungo 54 plazetatik (eserita eta zutik) 73ra pasatzen dira; autobus zurrunak (12 metro), 37 plazatik 51ra pasatzen dira; eta autobus zurrunak (10 metro), 29tik 39ra pasatzen dira.

Bestalde, 1. lineak (Unibertsitateak) Nafarroako Unibertsitate Publikora zabalduko du bere ibilbidea. Azken aste hauetan Askatasunaren plazaraino iristen zen eta aldaketa honekin lanegunetako ohiko ibilbidea berreskuratzen da: Zizur Menor-Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Gainerako lineek gaur egungo ordutegiak eta maiztasunak mantenduko dituzte, eta gaueko zerbitzua etenda egongo da beste abisu bat eman arte.

Iruñerriko Mankomunitatetik gogorarazi dutenez, eskudiruzko ordainketa etenda dago oraindik, eta garraio-txartelarekin egiten den ordainketa gidatze-postuaren atzeko ezeztagailuan egiten da. Indarrean dauden ordutegiei eta maiztasunei buruzko informazio zehatza Hiri Garraioaren webgunean, Tu villavesa app-an eta Herritarren Arretarako telefonoan (948 423242) kontsulta daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!