Hezkuntza Ituna betetzeko exijitu diote sindikatuek gobernuari

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 12a, 12:55

LAB, STEILAS, AFAPNA, ANPE, CCOO eta UGT sindikatuko kideak Hezkuntza Departamentuaren aurrean bildu dira gaur goizean, Nafarrroako Gobernuari exijitzeko Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Ituna bete dezala.

Ituna 2018an sinatu zuten, negoziazio luze baten ondoren, eta 2022ra arte iraungo du. Beste akordio bat sinatzen ez den bitartean, gainera, edukia modu automatikoan luzatuko da, eta ez dago geroagoko araurik ituna indargabetzen duenik.  

Sindikatuek gogorarazi dutenez, bestalde, Carlos Gimeno kontseilariak ituna betetzeko konpromisoa hartu zuen, eta Nafarroako Parlamentuak ekainean ebazpen bat onetsi zuen betetzen jarrai zedin. 

Bi neurri dira bereziki funtsezkoak sindikatuen arabera: zuzendaritza orduak konpentsatzea eta ikastorduak gutxitzea adinarengatik. “Azken hori ez da betetzen ari, eta datorren ikasturteko plantilletan ez da aurreikusi ikastorduak gutxitzea 60 urtetik gorako irakalseei, ezta ikastorduak gutxitzea 57 urtetik gorako irakasleei”, adierazi du LABeko Ainhoa Diazek. 

Horretaz gainera, alarma egoeraen testuinguruan, ordezakapenetan murrizketa latzak izan dira. Hain zuzen, alarma egoera heldu zen ituna betetzea aldarrikatzen ari zirenean, eta orain, ikastetxeetan plantillak osatzen ari direla, ituna erabat garatzeko inoiz baino handiagoa ikusten dute.

Horiek horrela, gobernuari eskatu diote gogoeta egin dezala eta ez diezaiela eskubide gehiago murriztu hezkuntza publikoko irakasleei.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!