Harkaitz Delgado: "Gertuko harremanak balio handia ematen dio liburuzainaren funtzioari"

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 4a, 15:55

Liburuak maileguan hartzeko eta itzultzeko zabalik dira Nafarroako liburutegi publikoak. ASNABI Nafarroako Liburuzainen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide eta Leitzako liburutegiko arduradun Harkaitz Delgadorekin ezagutu dugu liburutegien arintzea nolakoa izaten ari den.

"Lehenengo fasean" daude Nafarroako liburutegi publikoak. Hala azaldu du Harkaitz Delgadok Irrintzi Plaza saioan. Itxialdiaren arintzea motelagoa izaten ari da liburutegietan, baina aste honetan aldaketa nabarmen bat eman da: liburuak maileguan hartu eta itzultzeko zabalik daude liburutegiak. Oraindik ezin dira liburuak apaletik hartu, hori dela eta asko dira liburuzaingana gomendio eske gerturatu direnak. Liburuzainaren funtzioa balioan jartzeko balioko duelakoan dago Delgado.

Liburutegietan hartu behar izan dituzten neurrien berri eman du Leitzako liburutegiko arduradunak. Besteak beste, itzultzen diren liburuak berrogeialdian jarri behar dituzte, koronabirusaren hedapena saihesteko.

Argazkia: Erran.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!