Jabi Elortza: "Gazte literatura egiteko oinarrizkoa da gustagarria izatea"

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 1a, 18:55

"Gezurren habia", Jabi Elortzaren hirugarren eleberria eman du argitara Elkarrek. Inoiz irakurri ez duten gazteak, gustatzen zaien edo ez ez dakitenak ere enganatxatu nahi ditu irakasle eta idazle bilbotarrak. 

‘Sara’ (2017) eta ‘Kinito egunak’ (2018) lanen ondoren ‘Gezurren habia’ (Elkar) argitaratu du Jabi Elortzak. Gazteak izaten ditu protagonista beti, haiek gerturatu nahi baititu literaturara. Istorio sinesgarriak sortzen ditu horretarako, gertukoak zaizkien pertsonaia eta arazoekin. Bilbon kokatu du trama, eta Ainhoa, Saioa ahizpa eta Ane ezagutuko ditugu.

Asteburu bateko goizaldean, alaba nerabea etxean agertzen ez dela-eta, Ertzaintzari deitu diote gurasoek. Agente pare bat ohikoa dirudien kasua ikertzen hasiko da. Alabaina, galdeketetan sakontzen duten neurrian mataza gero eta korapilatuago ageri da; orduek aurrera egin ahala gezurra gezurraren gain pilatzen dela sentituko dute ertzainek, eta ez dagoela familia horretan kiderik esaten duena sinetsiko diotenik.
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!