Nerea Zabaleta biokimikaria: "Dirua ezinbestekoa da ikerkuntza aurrera eramateko"

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 26a, 20:30

Nerea Zabaleta Lasarte biokimikari leitzarra Estatu Batuetan ari da lanean. Urte eta erdi darama Bostoneko Mass Eye and Ear ospitaleko laborategian eta orain COVID-19aren aurkako txertoa garatzen ari den taldean dihardu.

Munduko laborategi asko ari dira helburu horren atzetik, lehia bizian. Baina zientzialarien eta enpresa eta politikarien helburuak ez datoz bat.  Ikerlarien artean elkarlanerako joera inoiz baino nabariagoa bada ere, errealitatean hori ez da beti posible izaten,  zientzialari gazteak azaldu digun bezala.

Koronabirusaren pandemia honetan argi gelditu da ikerkuntzarako dirua oso beharrezkoa dela. Nerea Zabaletak dioen bezala,   SARS-1a Asian eta MERSa Ekialde Ertainean azaldu zirenean gehiago ikertu izan bagenu, gaur egun egoera hobean egonen ginateke.

Baina pandemia honetan zabaldu den beste birus moduko bat desinformazioarena izan da. Zientzia argudio guztiak hankapean hartuta Donald Trumpek eta beste politikari batzuk esandakoen aurrean zer sentitzen duen galdetu diogu Nerea Zabaletari eta errabia eta pena sentitzen duela esan digu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!