Jon Zubiri errugbi jokalaria: "Gurea izanen da normaltasunera itzuliko den azken kirola"

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 26a, 18:52

Menditarrak Baztan Rugby Taldeak zozketa bat antolatu du diru sarrerak lortzeko. Ekainaren 27an eginen da zozketa. Sastrakak kentzeko makina bat eta motozerra bat edo Kubarako bidaia bat dira sariak Jon Zubiri jokalari arizkundarrak adierazi digun bezala.  

Kirol jarduerak bertan behera uzteaz gain, Covid 19 ak bestelako ondorioak izan ditu Baztango RugbyTaldean, izan ere, urtero egiten den gaupasa ezin izan da gauzatu. Taldearentzat diru sarrera garrantzitsuenetako bat dela kontuan hartuta, BRT-k oso kaltetuta bukatu du denboraldia ekonomikoki eta hori dela eta zozketa bat antolatu dute. 

Txartelek 5 euro balio dute eta salgai egonen dira ekainaren 26ra arte baita on-lin ere hemen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!