Datuek erakutsi dute Nafarroan koronabirusarekin izandako heriotzen %84 adinekoen egoitzetan izan direla, beste erkidego batzuetan baino nabarmen gehiago. Hori dela eta, pentsiodunen taldeek azalpenak eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari.
Premiazkotzat jotzen dute gobernuak zahar egoitzetan esku-hartzea eta egoera hobetzeko neurriak hartzea. Egoitzak publifika ditzatela eskatzen dute, nazioarteko inbertsore handiek ez dezaten eskua sartu; eta inbertsioak handitu ditzatela, egoitza horietan dauden pertsonen eskubideak bermatze aldera; pertsona produktiboak izan ez arren, eskubide guztiak dituzten pertsonak izaten jarraitzen dutelako.