NUPek eskaintzari eutsi dio: 31 karrera izanen dira aukeran datorren ikasturtean

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 22a, 08:32

Aurretiko izen-ematea uztailean izango da eta matrikula, berriz, abuztuan. Iaz baino plazak gehiago eskainiko ditu unibertsitate publikoak: 2.020.Euskarazko eskaintza oso murritza dela salatu du NUP-en Euskaraz taldeak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak oraingo eskaintza akademiko berari eutsiko dio datorren ikasturtean; hala ere, plaza-kopurua pixka bat handitu egin du, eta 2.020 plaza eskainiko ditu. Aurrez izena emateko epea oraindik ez dago itxita, baina aurreikuspena uztailean egitea da, unibertsitatera sartzeko ebaluaziorako ohiko deialdiaren notak uztailaren 2an argitaratzen direnean. Matrikula, bestalde, abuztuan egingo da, uztailaren amaieran selektibitatearen ezohiko deialdia egin eta gero.

NUPeko titulazioen mapak 25 gradu eta sei gradu bikoitz ditu, eta plazen eskaintza 2.020ra igotzen da. 

  • Zuzenbidea 90
  • Lan Harremanak eta Giza Baliabideak 60
  • Ekonomia 65
  • ADE 185 (25 or.)
  • Haur Hezkuntzako maisua 90 (15 p.i.)
  • Lehen Hezkuntzako maisua 170 (35 or.)
  • Gizarte Langintza 110
  • Soziologia Aplikatua 50
  • Historia eta Ondarea 50
  • Nekazaritzako Elikagaien Ingeniaritza 70 (15 p.i.)
  • Elikadura-prozesuen berrikuntza 35
  • Zientziak 25
  • Datu-zientzia 25
  • Bioteknologia 40
  • Informatika Ingeniaritza 90 (25 p.i.)
  • Ingeniaritza teknikoa Industrialak 150 (40 p.i.)
  • IngenieríaTec. Teleco 60 (15 p.i.)
  • Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa 60
  • Ingeniaritza Mekanikoa 90
  • Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza 50
  • Ingeniaritza Biomedikoa 30
  • Erizaintza 100
  • Fisioterapia 60
  • Psikologia 60
  • Medikuntza 60
  • ADE+Zuzenbidea 40 (15 or.)
  • ADE+Ekonomia (i or.) 25
  • Nekazaritza + Berrikuntza 15
  • Haur-hezkuntza + lehen hezkuntza 40
  • Biomedikoa+15. tel.
  • Datuen zientzia+ADE 10

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!