UEUk 8 graduondoko sustatu ditu hurrengo ikasturterako

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 21a, 18:02

Itzulpengintza, IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntza alorrean dira on-lineko ikastaro hauetan landuko diren alorretako batzuk. Ekainaren 30era arte dago zabalik aurrematrikula egiteko epea.

Euskarazko 8 berezko titulu sustatu ditu UPV/EHUren eskaintzaren barnean aditu euskaldunak formatzeko helburuarekin. Ainhoa Latatu UEUko graduondokoen arduradunak azaldu digu zeintzu izanen diren titulu hauek:

  •  
  • Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (UPV/EHUren Aditu Titulua) berria! info+

  • Itzulpengintza eta Teknologia (UPV/EHUren Espezializazio Titulua) 8. edizioa. info+

  • Itzultzaileentzako oinarrizko teknologia (UPV/EHUren Aditu Titulua) berria! info+

  • Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: Euskara komunikazio klinikoan (UPV/EHUren Aditu Titulua) 2. edizioa. info+

  • IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan (UPV/EHUren Espezializazio Titulua) 5. edizioa.info+

    • Hezkuntzarako Baliabide Digitalak: Aukerak eta Arriskuak Jendartean (UPV/EHUren Aditu Titulua) info+

    • IKTak eta Konpetentzia Digitalak Eskolan, Unibertsitatean eta Enpresan (UPV/EHUren Aditu Titulua) info+

    • Ikerkuntza Digitala eta IKTak (UPV/EHUren Aditu Titulua) info+

 

>>Informazio guztia: UEUren Graduondokoak

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!