33 udalerri biltzen dituen Sare honek krisiari aurre egiteko abian jartzen diren plan eta protokoloetan kultura-eragileei ahotsa emateko eskatu du. Honetaz gain, arlo ekonomikoan, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuari deia egin dio justu pandemia aurretik sinatu gabe gelditu zen 100.000 euroko hitzarmena, lehenbailehen tramitatu dezala jarduera aktibatu ahal izateko. Era berean, kulturaren kontsumoa sustatzeko baliogarriak izan daitezkeen kultura bonuak sortzea eta kultura-industrientzako ezohiko laguntza ekonomikoen plan bat garatzea proposatu du. Bestalde deseskalatze-planak egin eta jarduerari berrekiteko protokoloak idazterakoan kultura-jarduera osoko ordezkariek parte har dezaten eskatu du Nafarroako Antzokien Sareak. Gaur egun egoera oso nahasia da sortzaileentzat eta baita kudeatzaileentzat ere. Antzokiak noiz eta nola zabalduko ditzuten ezin jakin informazioa falta delako eta aurrikuspenak egitea oso zaila delako, Iker Bengotxea Antzokien Sareko Zirkuitoaren arduradunak azaldu digun bezala.