Itxialdia arintzeko prozesua espetxeetara ere iristeko eta egoera ahulenean dauden presoak —65 urtetik gorakoak, gaixo daudenak eta haurdun edo seme-alabekin daudenak, besteak beste— aske uzteko eskatzen dute lau taldeek. “Ahalik eta gehien hustu behar dira espetxeak, horretarako legeak baitaude”, aldarrikatu du Mundiñanok.
Espainiako Gobernuaren jarrera kritikatu du: “Insitituzioek bizkar ematen diote espetxeetako errealitateari”.