Imanol Ibero (EHNE): “Eskatzen dugu ekoizpen preziotik behera ezin dela erosi dioen legea betetzeko”

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 15a, 13:14

Pasa den astean lehen sektorearen mahaiaren bilera egin zuten Nafaroako Gobernuarekin. Eskatu zuten elikagaien industria ez dadila egungo krisiaz baliatu nekazariei prezio bidegabeak ordaintzeko, zainzuriaren kanpainarekin gertatu den bezala. Eskaera hori egin zuen erakunde bakarra izan zen, eta horren inguruko azalpena eman digu Imanol Ibero EHNE sindikatuko Nafarroako arduradunak.

Imanol Iberok nabarmendu du lege bat onartu berri dutela, Elikadura Katearen Legea, zehazten duena ezin dela produkturik erosi ekoizpen prezioaren azpitik.

Bestalde, asteburuan berrirekiko dute Landabengo azoka, murrizketa ugarirekin bada ere, martxoaren 8tik itxita egon ondoren. Imanol Iberok nabarmendu du halako espazioak ezinbestekoak direla ekoizle txikientzat, salmenta zuzenerako duten eremu bakanetakoak direlako. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!