Hezkuntza arloko sindikatuek eskatu dute eskoletarako itzulera datorren ikasturtera atzeratzeko

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 15a, 11:00

LAB, Steilas, Afapna, ANPE, CCOO, ELA, UGT eta SEPNA-FSIE sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Nafarroako Parlamentuaren aurrean, Hezkuntza Kontseilariaren agerraldiarekin bat eginez. 

Sindikatuen eskaera nagusia da eskoletarako itzulera datorren ikasturtera atzeratze, uste baitute ez direla baldintza objektiboak betetzen jarduera presentzialetara lehenago itzultzeko. 

Klaseetara itzultzeko prozesua “segurtasun eta osasun baldintza guztiekin” izatea exijitu dute: horretarako, ratioan txikitu, irakasle gehiago kontratatu eta koronabirusaren testak hezkuntza komunitate osoari —ikasle, irakasle eta langileei— egin beharko dutela nabarmendu dute. 

EvAU eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko probak, bestalde, "osasun berme osoz" egiteko eskatu dute, "bai langileentzat, bai ikasleentzat”, eta, bigarrenen kasuan, irailera atzeratzeko.

Horrekin guztiarekin lotuta, aldarrikatu dute hezkuntzaren gaineko erabakiak Nafarroan hartu behar direla. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!