COVID-19a atzemateko prozesua indartuko du gobernuak, kasu positiboen gertukoen jarraipena eginez

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 14a, 17:52

Gaitzak izan dezakeen berragerpena saihesteko giltza izango dira kontaktuen identifikazioa eta balorazioa, lan hori osasun gomendioko lantaldeak burutuko du.

Osasun Departamentuak koronabirusa dela eta Nafarroan sor daitezkeen kasu berriak atzemateko estrategia indartzen jarraitzen du. Hala, horiek dituzten gertuko kontaktuei (familian, gizartean zein lanean) jarraipena egingo die. Zentzu horretan, kasu positiboei aurreneko 24 orduetan PCR proba egitearekin batera, orain arte egin den moduan, harreman estuko kontaktuen identifiazioa eta jarraipena indartuko da, haiei ere proba berdina eginez. Atzo, osasun zerbitzu publikoan 1.300 PCR gauzatu ziren.

Bestalde, Osasun Ministerioarekin koordinatuta, birdefinitu egin da koronabirus bidezko infekzio-kasu susmagarriaren kontzeptua, pandemiaren bilakaeran ezagutu diren sintoma berriak barne hartzeko. Zehazki, sukarra, eztula edo aire-faltaren sentsazioa eragiten duen arnas infekzioaren koadro klinikoari beste sintoma atipiko batzuk gehitzen zaizkio, bat-bateko agerpenak definitzen dituenak, hala nola eztarriko mina, gustuaren edo usaimenaren zentzua galtzea, muskuluetako mina, beherakoa, toraxeko mina edo zefalea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!