Hala ere, zehaztu du hamar pertsona arteko taldeekin eta enpresa homologatu bati jarduera erosita, bai, orduan aukera dagoela txangoak egiteko.
Egungo egoera oso aldakorra da, une batetik bestera aldatzen dira baldintzak; alde horretatik, datorrenari begira, Koldo Aldazek ziurtatu du saiatuko direla bigarren fasean ibilbide sarea kirol instalazio gisa onar dezaten, eta baldintzak murriztu ditzaten, asko baitira ibilbide horietaz, mendiaz eta naturaz gozatzeko gogoa dutenak.