Azaldu dutenez, aspalditik zuten gogoa abestia euskaratzeko, eta itxialdia baliatu dute horretarako. Hasieran arazoak izan zituzten kantua zabaltzeko baimena lortzeko, baina lortu dute. Euskal Covers Youtubeko kanalean ikus daiteke, eta ikustaldi asko jasotzen ari da.