Soka-lagunak

“Ikusi dugu zein erraza den beldurraren bidez gizarte autoritario bat sortzea”

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 8a, 14:06

Konfinamendua arintzeko prozesua aztertzeko Sokalagunak atal berrian, Inma Errea Cleix idazle eta itzultzaileak eta Amaia Nausia Pimoulier historialariak itxialdiak ekarri duena eta datorren krisiari aurre egiteko bideak aztertu dituzte. 

Nausiak beldurraren gaiari heldu dio: haren hitzetan, krisi garaietan, botereak beldurra erabiltzen du gizartea bultzatzeko “polizia eta epaile” izatera, eta horren arriskuez ohartarazi du: “Beste garai batzuetan epaile eta zigortzaile lanak komunitateak egiten zuen”. Horrez gain, egoeraren inguruko mezu “baikor hutsaletaz” nekatuta dagoela adierazi du: “Generoak eta egoera sozioekonomikoak eragin handia baitute egoera honetan”. 

Erreak salatu du agintariek egoera aprobetxatu duela zentralizazioa bultzatzeko; haren ustez, halako arazoak komunitate txikietan eta boterea partekatuz kudeatu bhear dira. “Beldur naiz aurrera begira ez ote duten hala segituko”. Halaber, azpimarratu du krisiak azaleratu dituela sistemak aurretik zituen zenbait arrakala; besteak beste, zaintzari eta osasun publikoari lotutakoak.

Biek nabarmendu dute konponbide bat bilatzeko bideak behar duela izan bizitza jartzea produkzioaren gainetik. 

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!