Azaldu duenez, lanean ia bakarrik egoten da egunotan, eta ongi moldatzen ari da bera bakarrik. Baina grabazioak egiteak zailtasun gehiago dakartza orain: hiru pertsona mugitu ohi dira —kamara, soinu teknikaria eta kazetaria—, eta kutsadura saihesteko, orain ezin dira kotxe berberan sartu.
Grabazioetarako, kainabera moduko bat jartzen diote mikronofonoari, baina plastikorik ez, eta etengabe desinfektatzen dute. Kalean daudenean, elkarrizketaren bat egin behar dutenean, elkarrizketatuaren aurrean desinfektatzen dute mikrofonoa.