Desadostasun handia sortzen duen gai bat da haurrei konfinamenduan eman zaien tokiarena. Hori uste du Nerea Fillatek, eta berari ere gaiaren inguruko iritzia ematea zaila egin zaiola aitortu du. Azpimarrartu du haurrek ez dituztela helduen beharrizan berberak eta garapenak baldintzatzen duela euren egunerokotasuna, baina konfimenduko neurriak hartzean ez dituztela aintzat hartu subjektu gisa. Itxialdiak haiengan ondorio latzak izan dituela ohartarazi du; besteak beste, estresa eta urduritasuna.
Halaber, esan du haurrei kalera ateratzea baimendu zitzainean kritiko agertu ziren ahotsak ez dituela entzun mezu konplexuagoak plazaratzen; esaterako, haurrek itxialdian jasan dituzten ondorioen inguruan.