Fernan Mendiola historialariak konfinamendu garaian balkoiek hartu duten protagonismoari erreparatu dio El Salto-n idatzitako artikulu batean. Haren irudiko, garrantzitsua da horiei ikuspegi kritiko batetik begiratzea. Mendiolak balorazio positiboa egin du balkoietan gertatutakoaz: “Sostengu kolektiboa garrantzitsua da halako momentuetan, eta ikusi da kezka eta elkartasun kolektibo bat, osasun publikoaren alde”.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.