Raul Lopez (Steilas): “Gainean dugu ordezkapenen murrizketa, eta beldur gara ez ote diren gehiago etorriko”

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 4a, 12:28

Raul Lopez Steilas sindikatuko Nafarroako arduraduna da. Koronabirusak sortutako krisiaren ondorioz zerbitzu publikoetan murrizketak egongo direla salatu du, baita hezkuntzan ere. 

Dagoeneko hasiak dira murrizketa horiek nabaritzen: Lopezek azaldu duenez, oso ordezkapen gutxi egiten dituzte, eta horietan lan egiten duten irakasle asko lanik gabe geratu dira, eta zail izango dute udan kobratzea. Horrekin batera, lanean jarraitzen dutenentzat handitzen da lan zama. Bestalde, heldu den urtean errefortzuak jarriko dituztela esan diete, baina oraindik ez dituzte irizpideak ezagutzen. Halaber, matrikulazioak egin gabe daude. “Beldur gara, krisia oso Handia izango delako”, adierazi du Steilasko Nafarroako arduradunak.

Horren aurrean, erakundeek bi aukera dituztela azpimarratu du: "Kapitala babestu, edo denon alde egin, eta zerbitzu publikoak babestu".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!