Xabier Santesteban: "Tximeleta asiarrek jandako ezpeldoi batzuk bersortzen ari dira"

Euskalerria Irratia 2020ko api. 30a, 19:15

Udaberria heldu da eta etxetik atera ezinean gauden honetan jakin nahi izan dugu nola dauden gure basoak. Xabier Santesteban mendi ingenieroa da eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketa enpresa publikoko teknikaria eta berari eskatu dizkiogu argibideak.  

Hasteko tximeleta ezpel jaleen inguruan galdetu diogu. Duela  sei hilabete, urrian, tximeleta asiarraren izurritea izan genuen. Milaka tximeleta txiki agertu ziren gure hiri eta herrietan eta orduan gure ezpel landareekin egiten ari ziren triskantzaren berri izan genuen. Egun tximeletak eskualde zabaletako ezpel hosto berriak jaten ari direla esan digu. Triskantza Iruñerrian, Esteribarren eta ia Erroraino iristen ari dela esan digu. 

Tximeleta hauen aurkako tratamendu ekologiko bat da, baina soilik lur sail txikietan erabil daitekeena, ez ordea mendi zabalean garestia eta desegokia izan daitekeelako. Mendiko ezpelen egoera noraino izan daitekeen kezkagarria galdegin diogu Xabier Santestebani eta berak esan digu ezpeldoi batzuk jada berez berpizten hasiak direla hainbat tokitan. 

Baina udaberri honetan denak ez dira berri txarrak. Izan ere, aurten, iaz bezala,  pinuaren prozesionaria kopurua ez dela oso kezkagarria esan digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!