Euskara praktikatzeko topaketa birtuala antolatu du AEKk

Euskalerria Irratia 2020ko api. 28a, 18:38

Igandean, maiatzaren 3an,13.00ean, solasaldi birtuala eginen da taldeka. Ostegunera arte eman daiteke izena ekimen honetan parte hartzeko. 

AEKren Praktikatu zerbitzuko dinamizatzailea, Edorta Lopezek eman digu honen inguruko informazioa. 

 

 

Herri askotako berbalagunak, mintzalagunak, mintzakideak, ikasleak... euskaldunak deituak daude ekimen honetan parte hartzera. 

  • NOIZ? Maiatzaren 3an, igandea, 13:00ean
  • NOLA? Jitsi aplikazioan Zibergelak antolatuko ditugu, maiatzaren 2an postaz jasoko duzu zure gelaren helbidea. Igandean bertan sakatu eta sartuko zara.
  • IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: Apirilaren 30a
  • EMAN IZENA HEMEN: https://labur.eus/OdgUg

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!