"Euskara eskubidea guztiontzat" aldarrikatzen jarraitzen dute haur eskoletako gurasoak. Leihoetn leloa duen kartela jartzera deitu dute sare sozialetan zabaldu duten bideo baten bitartez. Navarra Sumak Iruñeko haur eskola euskaldunen eskaria murriztuko duela iragarri zuen otsailean. Enrique Maiak euskarazko eskaintza erdira baino gutxiagora murriztuko du. Guraso taldeak salatu duenez, bularreko haurrentzako 20 plaza eskaini ditu udalak, murgiltzean haur eskola bakarra eta euskarazko eskaintza izanen duten eskola biak Iruñea iparraldean daude.
Iruñeko Haur Eskola Euskaldunen plataformak deituta "euskaldunen aurkako eraso larria" salatu dute azken hilabeteetan hainbat protesten bitartez.