Irune Beloki jai batzordeko eta gazte mugimenduko kideak eman digu aurtengo festa berezien berri. Gaur goizean balkoiak dekoratu dituzte, eta egunean zehar hainbat jarduera egingo dituzte. Esaterako, 19:30ean pregoia eta txupinazioa izango dute, eta ondoren, 20:00etan auzoko langileei txalo egingo diete.