PETAk gutun bat bidali dio Iruñeko alkateari, "hiriari milioi laurden euro eskainiz, entzierro krudelekin eta ondorengo zezenketekin behin betiko amaitzeko konpromisoa hartzen badu". "Zezenketa-industria finantza-arazo larrietan dago, eta gero eta hedatuago dago animaliak entretenimendurako ustiatzearen aurkako jarrera, baina espero dut ados egotea Iruñeak ikuskizun krudel eta arkaiko honi amaiera emateko garaia dela", dio Ingrid Newkirk PETA erakundearen sortzaileak eskutitz horretan.
Newkirkek bere proposamena onartzea espero duela esan dio alkateari; izan ere, "elkarrekin, 2021erako San Fermin jaialdia planifikatzen has gaitezke, eta denek, baita animaliek eta babesleek ere, txalo egingo dute".