Peñen Federazioan erabakiarekin bat egiten dute; ez, ordea, hura hartzeko moduarekin. Izan ere, udalak ez du sanferminetako mahaia antolatu nahi izan, ezta modu telematikokian ere, eta ez die erabakia jakinarazi. Jaiak antolatzeko orduan iruindarren parte hartzea haintzat hartu behar dela nabarmendu du Imanol Azkona presidenteak.