Beharrezkoa da kateak erabiltzea Aralarko San Migeleko errepidean; gainerako bideetan, normaltasuna

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 31a, 10:34

Gobernuak elurra kentzeko 69 makina bidali ditu errepideetara.

Elurrarengatik beharrezkoa da kateak erabiltzea astearte honetan Aralarko San Migel errepidean, N-7510ean, bidearen zerogarren kilometrotik aurrera, Nafarroako Gobernuak argitaratu duen errepide sarearen egoerari buruzko informazioaren arabera.

Nafarroako gainerako bideen egoera normala da oraingoz, azken orduetan elurra egin duen arren.

Foru Erkidegoan 400-500 metrotik gora elurra egin dezakeela ohartarazi du Nafarroako Gobernuak, baina alarma egoera dela eta, ezinbesteko bidaiak bakarrik egin daitezkeela gogorarazi du.

Gobernuak elurra kentzeko 69 makina bidali ditu neguko errepideetara, elur-maila jaitsi egin delako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!