Navarra Sumak ez du gaurko Lizarrako udal bilkuran parte hartuko

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 24a, 08:01

Eskuinarn erabakiak ez du eraginik izanen Gonzalo Fuentes alkatearen kontrako zentsura mozioan eta ekimena aurrera aterako da. Koldo Leozek berreskuratuko du aginte makila.

Navarra Sumak ez du gaurko Lizarrako udal bilkuran parte hartuko. Ohar batean, argudio politikoak eta koronabirusarekin lotutakoak nahasten dira. Eskuinaren iritzizi, osasun krisi honetan ezin da normaltasunez aritu udalexean eta bestelako lehentasunak daudela gaineratzen du. Horretaz gain, zentsura mozioa lotsagarria eta ez demokratikoa dela adierazten dute, Lizarrako gehiengoak adierazitakoaren kontra doalako. Baina gaurko bilkura, gehiengoa bestelakoa izanen da, EH Bildu, Geroa Bai eta PSNko bi zinegotziren bozkak, gehiago izanen baitira Navarra Suma eta PSNko zinegotzi baten bozken aurrean.

Zentsura mozioaren bilkura gaur eginen da, udaleko idazkariak horrela aginduta. Ate itxian, eta beharrezkoak diren osasun-segurtasun neurriak hartuta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!