Koronabirusaren egunerokoa

Manu Aierdi: "Ostiralean somatu nuen sukarra eta eztula, orain etxean lasai nago, ongi nago"

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 16a, 09:39

Nafarroako Gobernuko Garapen ekonomikoko eta industria kontseilariak koronabirusa dauka. Etxean dago isolatuta baina lanean. Euskalerria Irratiaren deia hartu du, gaixotausnaren inguruan lasaitasun mezua helarazi eta egoeraren inguruko hausnarketa egiteko. "Sukarrarekin egun pare bat eman ditut baina orain ongi nago" azaldu digu Aierdik.

Ostiralean somatu zuen sukarra eta eztula Manu Aierdik eta asteburuan baieztatu du koronabirusarekin kutsatua dagoela. Orduz geroztik berrogeialdian dago, etxeko logela batean isolatuta. "Lanean jarraitzen dut, egoerak horrela eskatzen didalako" azaldu du Euskalerria Irratian.

Lanean dagoela, Industria kontseilariak kezkaz iksui du Volskwagen eta inguruko lantokien itxieta, "Lombardian ez dute horrelakorik egin eta europako lantegi nagusiak zabalik daude" adierazi du Aierdik, "Gaitza ez kutsatzeko neurriak hartu beharko lirateke, kontrolak langileengan baina ezin da ekonomia geldiarazi".

Nafarroako Gobernuko kontseilariak ere ezkor begiratzen die Espainiako Gobernuak hartutako neurriekin, "Ez ohiko neurriak behar ditugu noski, baina ezin da erkidegoen gobernuen gainetik egon, hemen ongi ari gara egoera kudeatzen".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!