2020ko otsailaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bi lekualdatze lehiaketa argitaratu zituen gobernuak (liburutegiko arduradun izateko eta osasun kudeaketako teknikari izateko). Administrazioan Euskaraz taldeak salatu duenez, deialdi horien bitartez gobernua "hasi da eremu mistoan euskara ez puntuatzen". Bi puntu lortu daitezke gehienez alemana, ingelesa eta frantsesa jakiteagatik, Nafarroa guztian. Eremu mistoan eta ez-euskaldunean ez da punturik emanen eskaraz jakiteagatik.
"Geroa Bairekin ohikoa zen Osasunbideko deialdietan atzerriko hizkuntzak puntuatzea eta euskara ez puntuatzea eremu ez-euskaldunean; orain, PSN koxka bat haratago joan da, eta gauza bera egin du eremu mistoan", ohartarazi du taldeak.