Tuterako Argiak, Etxarri Aranazko Andra Marik eta beste hiru ikastolak autokontsumoaren aldeko apustua egin dute.
Haien eraikinetako teilatuetan jarritako eguzki-instalazio fotovoltaikoetan sortutako energiari esker, ikastetxe hauek euren argindarraren faktura murrizteko aukera izanen dute. Honetaz gain, programa pedagogiko bat garatuko dute ikasleekin. Hori dena adierazi digu Xabier Loiarte Goiener taldeko teknikariak.