Otsailaren bukaeran hasi zen Julian Assangeren aurkako prozedura judizial bat. Horren ondorioz Erresuma Batetik Estatu Batuetara estraditatzen ahal dute, eta han izugarrizko kartzela zigorra jaso dezake giza eskubideen urraketa ezin larriagoen gainean informatzeagatik. Assangerekiko elkartasun elkarretaratzea egin zen Iruñean otsailaren 24an eta Internazionalistak Auzolanean taldek bat egin zuen deialdiarekin. Xabier Jaso, talde honetako kideak Wikiliks agentzia eta Assangeren inguruko azalpen argigarriak eman dizkigu Irrintzi Plaza saioan.