Martin-Txo Etxauri aditu digitalarekin Facebook sare sozialaz mintzatu gara Metropoli Foralean. Bere ustez, Interneten kontrakoa da Internet ordezkatu nahi duelako. Dena Facebook sarearen barruan gertatzea bilatzen dute. Beste edozein zerbitzu edo aplikazio kopiatu edo erosi egiten ditu. Haien txanpon propioa ere nahi dute. Martin-Txoren esanetan "jasotzen dugun informazioa haiek erabaki nahi dute; Facebook sarearen botere geopolitiko eta ekonomikoa izugarria da"